Astelehenaz (urtarrilak 12) geroztik, Debako KZguneak kokapen berria du. Astillero 4 kaleko espazioa atzean utziz, Latzurregi kaleko kokapen berriarekin espazio funtzionalagoa, irisgarriagoa eta zerbitzuaren egungo beharretara egokitua eskaini nahi du Udalak.
Lekualdatze horri esker, ikaskuntza digitalerako ingurunearen kalitatea hobetzeaz gain, eskuragarri dagoen espazioa ere handitu da, bost plazatik zortzira pasatuz, eta horrek pertsona gehiagok zerbitzua aldi berean erabiltzeko aukera emango du. Era berean, kalitatezko zerbitzua bermatzeko, espazio berria erabat egokitu da egungo beharretara. Altzariak eta material informatikoa berritu dira, eta lokalean hobekuntzak egin dira, pintura-, argiztapen- edo isolamendu-lanekin, leihoak ordezkatzea barne.