Uda sasoirako Turismo Bulegoko administrari laguntzailea kontratatzeko deialdia zabaldu du Debako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Debako Udala 2026ko ekainaren 4a

Izen ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunearen bitartez egin behar da eta epe-muga ekainaren 10ean izango da.

Debako Udalak lan eskaintza berri bat argitaratu du, uda sasoiari begira, Turismo Bulegoko administrari laguntzaile eginkizunak betetzeko. Kontratuak bi hilabeteko iraupena izango du, ordutegi beharren arabera, turismo-sektorean esperientzia bila dabiltzan pertsonei horretarako aukera bikaina eskainiz. 

Izena emateko garaian kontuan hartu beharreko baldintzen artean funtsezkoa da, gutxienez, DBHko graduatu-titulua, eskola-graduatua edo baliokidea izatea. Gainera, hautagaiek hizkuntza maila aurreratua frogatu beharko dute, euskaraz, ingelesez eta frantsesez.

  • Euskaraz: C1 edo baliokidea, bai irakurketa, idazketa eta ahozko mailan.

  • Ingeles: First Certificate edo baliokidea (B2 maila).

  • Frantsesa: gutxienez DELF B2 maila.

Ingeles zein frantses maila egiaztatzeko titulurik ez dutenei, udaleko frogak egingo zaizkie hizkuntza maila egiaztatzeko. 

Interesa dutenek Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean eman dezakete izena ekainaren 10era arte.