Ekainaren 1etik aurrera, Paseo Estaliaren ondoan behin-behinean egokitutako oinezkoen pasabideak itxiko dira, oinezkoen segurtasuna bermatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Debako Udala 2026ko ekainaren 1a

Neurria, gehienez, ekainaren 22ra arte mantenduko da. Aldi horretan, egokitutako oinezkoen pasabide bakarrak tren geltokiaren parean daudenak izango dira, Arakistain plazan, eta Zumardia Lersundi kalearekin lotzen duena.

Gaurtik aurrera (ekainak 1), itxita egongo dira Pasealeku Estaliaren ondoan, espaloi berria eraikitzeko obrek iraun bitartean, behin-behinean egokitutako oinezkoen bi pasabideak. Neurri hori, gehienez ere, ekainaren 22ra arte mantenduko da.

Behin-behineko pasabide horiek kentzea segurtasun arrazoiengatik erabaki da; izan ere, joan-etorri handiko gune batean eta autobus geltokiaren ondoan daude, eta horrek oinezkoentzako arriskua areagotzen du. Neurri honen bidez, lanek aurrera egiten duten bitartean, oinezkoen zirkulazio seguruagoa bermatu nahi da.

Aldi horretan, oinezkoentzako erabilgarri egongo diren pasabide bakarrak tren geltokiaren parean, Arakistain plazan, daudenak eta Zumardia Lersundi kalearekin lotzen duen pasabidea izango dira. 

Udalak herritarren ulermena eta lankidetza eskertzen ditu, espazio publikoaren erabiltzaile guztien segurtasuna zaintzeko hartu den neurri honen aurrean.