Datorren ostiralean, uztailak 24, 2026ko San Roke jaiak ospatzeko antolatutako programa aurkeztuko du Debako Udalak. Aurkezpen ekitaldi irekia izango da, herritar orori zuzendua, eta abuztuaren 14tik 18ra ospatuko diren jaien harira Udalak antolatutako ekintza eta ekitaldien berri emango da.
Aurkezpena 13:00etan hasiko da, udaletxeko osoko bilkuren aretoan eta behin amaitzean, programak salgai eta herritarren eskura egongo dira Turismo Bulegoan.