Itziarko ludoteka eta gaztelekua 2026-2027 ikasturterako begirale bila dabil

Erabiltzailearen aurpegia Debako Udala

Interesa duten pertsonek curriculuma bidali beharko dute burugorrimartxan@gmail.com helbidera, eskaerak aurkezteko epea irailaren 25ean amaituko da.

Itziarko ludotekak eta gaztelekuak 2026-2027 ikasturterako lan eskaintza berriak aurkeztu dituzte, haur eta gazteei zuzendutako aisialdi eta hezkuntza zerbitzuak indartzeko helburuarekin.

Ludotekaren kasuan, hautatutako pertsonek haur eta nerabeen dinamizazioan eta aisialdi jardueren garapenean parte hartuko dute. Eskaintza astelehen eta ostegunetan izango da, 16:30etik 19:00etara, eta hilabeteko ostiral batean 16:30etik 19:30era.

Gaztelekurako hautagaiek, berriz, gizarte hezkuntza, gizarte lana, pedagogia, psikologia edo antzeko ikasketak izatea baloratuko da, baita euskararen C1 mailako agiria edo baliokidea, esperientzia eta prestutasuna ere.

Interesa duten pertsonek curriculuma bidali beharko dute burugorrimartxan@gmail.com helbidera. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 25ean amaituko da.