Debako Udaleko Gazteria zerbitzuak, Debako Gaztelekuarekin batera eta Agua de Coco elkartearekin elkarlanean, Zubiak eraikiz, errealitateak hurbilduz tailerra antolatu du ostiral honetan, irailaren 25ean, Debako Gaztelekuan. Saioa 17:30ean izango da; parte hartzea doakoa da.
Tailerrean jolasak, dinamikak eta solasaldiak egingo dira, gazteek aurreiritziak gainditzeko, ikuspegi berriak ezagutzeko eta gizarte bidezkoago baten eraikuntzan duten papaz hausnartzeko.
Zubiak eraikiz, errealitateak hurbilduz Agua de Coco elkartearen ekimena da, eta gizarte-kohesioa eta kulturartekotasuna sustatzea ditu helburu.
Informazio gehiago eta izen-emateak Gaztelekuan bertan edo debakogazteleku2@gmail.com helbide elektronikora idatzita.