Eusko Jaurlaritzak amaitu ditu Debako Anes Arrinda pasealekuko zoladura konpontzeko lanak. Esku-hartzearen helburua ibilbideko hainbat puntutan antzemandako gorabeherak zuzentzea eta bertatik igarotzen diren pertsonen segurtasuna hobetzea izan da.
Lanetan, desnibelak eta deformazioak zituzten galtzada-harrizko eremuak konpondu dira. Akats horiek, batez ere, kaiaren betelanak izandako asentamenduaren eta inguruko landarediaren sustraien hazkundearen ondorioz sortu ziren. Zoladuraren gorabehera horiek estropezu egiteko eta erortzeko arriskua eragiten zieten pasealekua erabiltzen duten pertsonei.
Akats horiek zuzentzeko, kaltetutako galtzada-harriak kendu, zoladuraren oinarria saneatu eta zagorrezko eta hareazko geruza berriak jarri dira, ondoren zoladura berriz jartzeko. Era berean, lanak egin ahal izateko, beharrezkoa izan den hiri-altzaria aldi baterako kendu eta, esku-hartzea amaitutakoan, berriz jarri da.
Lanak amaituta, Anes Arrinda pasealekuak oinez ibiltzeko baldintza hobeak ditu, eta herritarrek ingurune seguruago, irisgarriago eta erosoago batez gozatzeko aukera dute.