Soraluzeko EAJ-PNVk udalerrian NAN-a eta pasaportea tramitatu ahal izatea eskatu du, bizilagunen bizitza errazteko

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Soraluze 2026ko urtarrilaren 30a

Talde jeltzaleak zerbitzu horiek bizilagunei hurbiltzea  garrantzitsua dela nabarmendu du, eta Udal Gobernuari horiek ezartzeko beharrezko tramiteak has ditzala eskatu dio.

Soraluzeko EAJ-PNVk Udal Gobernuari udal mailan NANaren eta pasaportearen izapideak udalerrian bertan egin ahal izateko zerbitzua gaitu dezala eskatu dio, Eibarrera edo beste udalerri batzuetara joan beharrik gabe, ohi bezala, mugikortasun murriztua edo denbora mugatua duten pertsonentzat zailtasun bat izan daitekelako. Gainera, duela gutxi Debako eta Elgoibarko bizilagunei zerbitzu hori ematea eskaini zaie, eta horrek agerian utzi du Soraluzen antzeko aukerak eskaintzeko beharra.

Soraluzeko EAJ-PNVko bozeramailea den Iker Aldazabalek azaldu duenez, eskaeraren helburua "soraluzetarrei herritik irten gabe tramite horiek egiteko aukera eskaintzea da, horrek pertsona askoren eguneroko bizitza erraztuko bailuke. Beste udalerri batzuk dagoeneko horrelako zerbitzuak ezartzen ari diren une honetan, funtsezkoa da Soraluze atzean ez geratzea". 

Bozeramaile jeltzaleak adibide gisa jarri du Kalebarren 8ko enplegu eta bergizarteratze bulegoa, aurreko legegintzaldian martxan jarri zena, udalerriko bizilagunei Lanbideren Elgoibarko bulegora joan-etorriak saihesteko aukera ematen diena.

Aldazabalek gogorarazi du, halaber, EH Bildu buru duen Udal Gobernuak onartutako azken bi aurrekontuetan partida ekonomikoak bideratu direla Soraluzen kontsumitzailearentzako arreta bulego bat sortzeko. Hala ere, zerbitzu hori oraindik ez da ezarri, aurrekontuan jasota egon arren. "Ez da nahikoa aurrekontu partidak sartzea, neurri zehatzak eta errealak hartu behar ditugu bizilagunei agindu zitzaiena eskaintzeko", adierazi du EAJ-PNVko bozeramaileak.
Soraluzeko EAJ-PNVk Udal Gobernuari eskatu dio gestio horiek martxan jartzeko, herritarrek administrazio-izapide horiek modu eroso eta irisgarrian egin ahal izan ditzaten udalerrian bertan, eskualdeko beste udalerri batzuetan gertatzen den bezala.