EH Bilduk herri-galdeketako datu guztiak argitaratzeko eskatu dio Udalari

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Mallabia 2025eko uztailaren 5a

Asteazkenean Mallabiko Udalak bere webgune eta sare sozialetan jakitera eman zituen Gizakerrek egindako herri-galdetegiaren zenbait datu. Horren harira, EH Bildutik zera adierazten dugu:

  • Ez dira inkestaren emaitza guztiak argitaratu, gutxi batzuk besterik ez. Gainera zenbait datu ez dira bozka kopuruaren arabera ordenatu edo zerrendatu; ondorioz horrek informazioa desitxuratzen du.
  • Udal kudeaketari dagokionez, Igor Agirre alkateak 10etik 7,29 puntu jaso dituenaren datua ez da zuzena, 7.08ko puntuazioa jaso baitu.
  • Gainera galdetegian zinegotzi guztien emaitzak jasota, Udal albistean alkatearen datu bakarra argitaratzeak EAJren interes alderdikoia islatzen du. Gure zinegotziek ondorengo balorazioa jaso dute:
    • Esti Arrizabalaga 7.28
    • Estibalitz Katarain 7.14
    • Igone Amesti 7.08
    • Haritz Aranburu 6.94

Mallabiko Udalak gardentasunarekin eta herritarren parte-hartzearekin duen konpromisoa islatu nahi badu, egin dezala publiko txostena bere osotasunean.