Aurrera jarraitu baino lehen komeni da argitzea funtsezko kontzeptu batzuk:
- Plan Berezia: eremu zehatz baten garapen urbanistikoa zehazten duen plana da, eta Udalak onartzen du. Amillagako Plan Bereziak 2005ean hasi zuen bere ibilbidea; 2007-2008 krisiaren ondorioz gelditu egin zen. Krisia gainditu ondoren, eta Elizbururen bilakaera ikusita, Amillagako Plan Bereziaren onarpenerako dokumentu berriak eransten joan ziren, eta 2022ko ekainean onartu zen behin betikoz eta 2023ko apirilean argitaratu zen GAOn.
- Hitzartze Batzarra: aipatutako eremuan jabe direnek osatzen Amillagan, Debako Udala lursail batzuen jabe denez, Hitzartze Batzarreko kidea da.
- Birpartzelazio proiektua: jarduketa eremuaren jabe diren pertsonei egokituko zaizkien partzela eraikigarriak eta partzela bakoitzaren urbanizazio kargak finkatzen ditu. Udalaren oniritzia behar du udal arkitektoaren txostenaren bitartez.
- Zuzkidura publikoa: plangintza urbanistikoan erreserbatzen den lurra komunitatearen erabilera eta zerbitzurako.
- Urbanizazio proiektua: hirigintza lanen xehetasun teknikoak definitzen dituen proiektua da, eta udalaren oniritzia behar du udal arkitektoaren txostenaren Lurren mugimendua urbanizazio proiektuaren baitan txertatzen da.
Amillaga Birpartzelazio Proiektuaren tramitazio eta kudeaketa erabat opaku eta kaxkarra egiten ari da Udal Gobernua. Errealitatea kontuan edukiz, gauzak zertan diren adierazi nahi dugu, eta, bide batez, prozedurak bete daitezela eta informazioa modu gardenean eman dadila eskatzen dugu.
Amillagako Hitzartze Batzarra 2025eko azaroaren 27an bildu zen lehenbizikoz. Udalaren ordezkari gisa alkatea, alkateordea eta abokatu aholkulariak hartu zuten parte, udal teknikaririk ez (Arkitektoa, Kontuhartzailea edo Idazkaria). Bilera honetako lehen puntua Birpartzelazio proiektuari hasierako onarpena ematea zen: batzarreko kide guztiek aldeko bozka eman zuten.
Prozedura hau irregularra dela uste dugu arrazoi hauengatik:
- Birpartzelazio proiektua abenduaren 2an aurkeztu zuten udalean, Hitzartze batzarrean onartu eta bost egunetara. Nola da posible udalean ofizialki dokumentu bat jaso baino lehen, honi oniritzia eman izana Alkateak eta Alkateordeak Hitzartze Batzarrean?
- Birpartzelazio proiektua onartzeko udal arkitektoaren txostena behar da. Alkateak txostenik ez zuen eskatu eta, hala ere, bere oniritzia eman zion Hitzartze Batzarrean.
2026ko martxoan udal arkitektoak, Birpartzelazio Proiektuari buruz egindako txostenean, Hitzartze Batzarrari errekeritu zion, proiektuan zuzkidura publikoaren eskasia zegoenez, bere balio ekonomikoa zehaztu behar zuela.
Hitzartze Batzarra beste hiru aldiz batu zen lehen bileraren ondoren: 2025eko abenduaren 22an, eta 2026ko martxoaren 6an eta apirilaren 16an. Udal ordezkarien aldetik jardun irregularra eta opakutasuna nabarmendu ziren beste behin:
- EH Bildu eta Orain Deba alderdiek ez zuten Batzar hauen berririk izan, ez zuten deialdirik ez hauen aktarik jaso. Udal teknikariek ez zuten batzar horien berri izan, alkateak horrela nahi izan zuelako.
- Batzar horietan erabakiak hartu ziren eta Alkateak eta Alkateordeak haien oniritzia eman zieten udal arkitektoaren txostenari muzin eginez.
- 2026ko apirilaren 16an, kasualitate hutsez, Grupo Eibarreko hainbat ordezkari udalbatza aretora sartzen ikustean, jakin genuen Hitzartze Batzarra biltzen ari zela. Hainbat informazio eskaera erregistratu genituen, baina hauek ez zuten inolako erantzunik jaso Alkatearen aldetik.
- 2026ko apirilaren 21ean Udaleko Lurralde-tasun Batzordearen deialdiarekin batera bi dokumentu jaso genituen: Apirilaren 16ko Hit-zartze Batzarraren deialdia eta 2026ko mar-txoaren 6ko akta. Horrela jakin genuen beste hiru bilera izan zirela aurretik gu informatu gabe, nahiz eta informazio eskaerak egin eta galdera zuzenak helarazi.
Apirilaren 22an 7 orrialdetako informazio eskaera erregistratu genuen egoeraren larritasuna zela eta, izan ere, aurreko batzarretan hartutako erabakiak prozedura bete gabe eta opakotasunez egin ziren.
Horren ondoren maiatzeko Udaleko Lurraldetasun Batzordean jasotakoa ez zen gutxiagorako izan:
- Alkateak alde bakarrez erabaki zuen hainbat gonbidatu ekartzea batzordera: Udal Gobernuaren Arkitekto eta Abokatu aholkulariak, Hitzartze Batzarreko Idazkaria, eta Hitzartze Batzarrerako “Urbanizazio” eta “Lur Mugimenduaren” proiektuak egin dituen Ingeniaria.
- Batzordea Udal Arkitektoak mahaigaineratutako argudioak desmuntatzeko bilera bilakatu zen. Aipatutako gonbidatuak eta udal gobernuko ordezkariek modu itsusian udal teknikariaren azalpenak mespretxatu eta zalantzan jarri zituzten.
- Alkatetzak ala udal teknikariak arrazoia ote zuten argitzeko asmoz alkateak udal idazkariaren txosten bat eskatuko zuela agindu zuen. EH Bildutik kontsideratzen dugu Alkatearen jarrera desegokia dela, bidegabekeria bat. Alkatearen funtzioen artean ez dago baloratzea txosten tekniko bat, eta ez dauka gaitasun teknikorik dudan jartzeko. Gainera esaten dugu Udal Idazkarien konpetentzien artean ez dagoela argitzea ea txosten tekniko bat zuzena den edo ez; bere funtzioa da legea eta prozedurak betearaztea (adibidez, egiaztatu eta berretsi Birpartzelazio proiektua onartzeko Udal Arkitektoak txostena egin duela, eta txosten hori aldekoa dela).
- EH Bilduk behin eta berriro galdegin zuen nola ote zen posible udal teknikarien oniritzi gabe hainbat erabaki hartu izana Hitzartze Batzarrean, besteak beste, Birpartzelazio proiektuaren inguruan eta Lur Mugimenduen proiektuaren inguruan. Azalpen horiek jaso gabe jarraitzen dugu.
2026ko Ekaineko Luraldetasun Batzordean Udal Arkitekto berriak bi txosten aurkeztu zituen, biak kontrakoak:
- Birpartzelazio proiektuari dagokionez, honen behin betiko onarpenaren kontrako txostena idatzi zuen. Adierazi zuen, aurreko Udal Arkitektoaren txostenean, 2026ko martxokoan, Hitzartze Batzarrari errekeritu zitzaiola Birpartzelazio Proiektuaren zuzkidura publikoaren eskasia zegoela eta bere balio ekonomikoa zehaztu behar zuela, baina Hitzartze Batzarrak ez zuela hori egin. Beste kontu batzuk kontuan izateko era adierazten du txostenak. Gauza horiek denak Udalaren interesen aldekoak dira.
- Bigarren txostenean “Lur Mugimenduen Proiektuaren” kontrako txostena eman zuen, izan ere, Urbanizazio Proiektua behin betikoz onartua egon gabe ezin delako martxan jarri lur mugimendua.
- Alkateak iragarritako Udal Idazkaritzako txostenik ez zen aurkeztu.
Gaur gaurkoz gai estrategiko honen inguruko informaziorik ez dugu jaso:
- Uztaileko batzordean gaiaren inguruan gal-degin genuen, baina Idazkariaren txostenaren zain zeudela erantzun ziguten.
- Udal Gobernuak Hitzartze Batzarrean hartutako erabakien kontrako hiru txosten daude: 2026ko martxoko errekerimendua, Udal Arkitektoak egindakoa, eta 2026ko ekaineko batzordean Udal Arkitekto berriak beste bi txosten Erabaki horiek EH Bilduren bizkarrera hartutakoak dira.
Horregatik, Alkateari eta Udal Gobernuari eskatzen diogu:
- Udal teknikarien lana ez dezala mespretxatu eta interes orokorraren aldeko hautua egin dezala, prozeduran dagozkion akatsak
- Prozedurak bete ditzala eta, behingoz, gardentasunez aritu dadila informazioa behar bezala partekatuz.
