ztabaida hau ez da nobedade beste hainbat alorretan ere. Baina irudipena dut esparru zaurgarrienetan iristen direla urrunen. Besteak beste, Espainiako errege maiestatearen futbol kopako finalerdiak ere jokatu baitira iragan astean. Zeinaren oihartzuna esparru honetan gaiarekiko daukagun pasibotasunaren lekuko izan den –beste behin–.
Uste dut ezagun ditugula gizonezkoen futbolak sustatzen eta hedatzen dituen ereduak eta honen eraginak. Ez, ordea, gisa honetako lehiaketen testuinguruak hizkuntza eta herri ikuspegietan eragiten duen kaltea. Baina, hori estaltze aldera, Txoria txori bezalako kantak bihurtzen ditugu futbol estadioetako soinu banda. Harrotasunaren izenean, gizontasunari bide emanez.
Ez dago noizean behin Mintxetako zelaira igo eta atletismo pistari itzuli batzuk ematea bezalakorik, gizonezkoen futbolaren baitan gazteenengandik hasita nabari daitezkeen harremantzeko moduez jabetzeko. Baina tira, horien artean astebete barru Korrikako lehen lerroak hartu nahian ibiliko denik baldin bada, "gaitz erdi", pentsatu beharko dugu.