Saskibaloiko banakako teknika lantzeko ikastaroa eskainiko dute Ermuan, ingelesez

Erabiltzailearen aurpegia Ermua Saskibaloi Eskola 2026ko urtarrilaren 9a

Angie Bjorklund AEBetako saskibaloi-jokalari profesional ohia da, eta jokalariei banakako teknika erakusten die. Estatu Batuetan eta Europan (WNBA, Euroliga, Eurocup) maila gorenean jokatzen du, eta, orain, ikasitakoa eta bizitakoa belaunaldi berriekin partekatzea du zaletasun.

Angie Bjorklundek 19 urte baino gehiagoko esperientzia du entrenatzaile gisa Espainian eta Estatu Batuetan, eta 250 jokalari baino gehiago entrenatzen ditu Euskal Herrian teknifikazio ezberdinetan eta bere akademian. Bere helburua ingurune seguru eta positibo bat sortzea da, jokalariek konfiantza irabazi eta jokoaren trebetasunak garatu ditzaten 

Orain, Ermuko eta inguruko jokalariek nazioarteko profesional batekin entrenatzeko eta aldi berean ingelesa lantzeko aukera izango dute:

Hitzordua
  • Otsailak 1
  • Betiondo Kirol Gunea (Ermua)
Ordutegiak
  • 11:00–12:00 → 9-12 urte
  • 12:00–13:00 → 12-15 urte
Prezioak
  • Prezio arrunta: 20€
  • Saski Ermua jokalariak: 15€

Hobetu zure teknika indibiduala, entrenatu ingelesez eta ikasi profesional batekin. Izen-emateak 600 531 304 telefonora deituta edo angiecoachinginfo@gmail.com helbidera idatzita egin daitezke. Plazak mugatuak dira, beraz… eman izena lehenbailehen!