Errege kabalgatan laguntzen ibili diren guztiei eskerrak eman nahi dizkiete antolatzaileek.

Erabiltzailearen aurpegia Errege kabalgataren antolakuntza taldea 2026ko urtarrilaren 21a

Aurtengo kabalgata “zoragarria” izan dela nabarmendu dute eta eskerrak eman dizkiete kabalgata aurrera eramatea posible egin duten boluntario eta laguntzaile guztiei.

“Jendeak esandakoaren arabera, hunkigarria, polita eta ikusgarria izan zen kabalgata; pertsona ugari gerturatu dira zorion mezuekin. Berrikuntzak gehitzen saiatzen gara urtero, poliki-poliki hobetzen joateko. Azken finean, umeak pozik eta liluratuta ikustea da gure helburua”, nabarmendu dute Errege kabalgata antolatzen duen taldeko kideek.

Errege Magoen desfileaz gain, hirugarren urtez, elizako atarian photocall bat eta hiru postontzi ere jarri dituzte, haurrek argazkiak atera eta erregeentzako eskutitzak bertan uzteko aukera izan zezaten. Baita ere bi egunetan kabalgata apaintzeko eskulan tailerrak egin dituzte kultur elkarteko liburutegian.

“Urtero bezela lan handia izan dugu boluntarioak aurkitzeko, eta ez da erraza izan hau guztia antolatzea, talde txikia bait gara”, gogorarazi dute antolakuntzako kideek. Nolanahi ere, nabarmendu dute kabalgata aurrera ateratzen lagundu duten guzti-guztiei eskerrak eman nahi dizkietela.

“Boluntario eta laguntzaile guztiei eman nahi dizkiegu eskerrak. Apainketa lanetan aritu zirenei, desfilearen ibilbidean erregeei eta pajeei laguntzen ibili zirenei, errepideko bidegurutzeetan kotxeak zaintzen egon zirenei, material guztia bere lekura eraman zutenei, Kulunkako dantzariei, Debalai merkatari eta ostalaritza elkarteari, Kultur elkarteari, Arbil elkarte sozialari, Debako Musika Banda eta Udalari… eskerrik asko! Eta, mila esker, noski, Errege Magoei eta haien pajeei, Debako herria bisitatzeagatik eta umeekin hain ondo portatzeagatik”.

Eskerrak emateaz gain, herritar guztiei dei egin diete hurrengo kabalgatan parte hartzera. Bide batez, kabalgata bertan parte hartzera,  antolakuntza lanetan murgildu eta egunean bertan ere laguntzera hurbil daitezen gonbidatu dituzte herritarrak.