Eskolabarriko Olinpiadak ostiralean egingo dira, Betiondon

Erabiltzailearen aurpegia Eskolabarri Ikastetxea 2026ko ekainaren 1a

Eskolabarriko hezkuntza komunitateak ekainaren 5ean Olinpiaden edizio berria ospatuko du Betiondo Kirolgunean. Elkarbizitza, kirola eta dibertsioa izango dira eguneko ardatz nagusiak, eta IGEko kideak egongo dira antolatzaile moduan.

Bideoan ikusgai bi urte atzera egindako IGE jaialdia.

Egitaraua goizeko 9:00etan hasiko da plazan egingo den elkartzearekin, eta ondoren ikasle eta irakasleei zuzendutako jolas eta kirol jarduerak egingo dira. Familiek ikusle moduan parte hartu ahal izango dute, giroaz gozatzeko eta laguntzeko.

Gainera, Ingurumenaren Mundu Egunarekin bat eginez, planetaren zaintzari buruzko jarduera berezi bat ere egingo da. Jardunaldian txokolatada, bazkari partekatua eta sorpresaren bat ere izango dira, eta arratsaldeko 15:00etan emango zaio amaiera egunari.

Ekitaldi hau, gainera, Eskolabarrik datorren urriaren 3an ospatuko duen 30. urteurreneko ospakizunerako giroa berotzen hasteko aukera ere izango da. Jai berezia herriko plazan egingo da, eta sorpresa eta ekintza ugari prestatu dituzte egun horretarako.