Eskolen Txokoa

Eskolabarri: 30 urte elkarrekin ospatzen

Erabiltzailearen aurpegia Eskolabarri Ikastetxea

Bihar, urriaren 3an, larunbata, ikastetxearen 30. urteurrena ospatuko du Eskolabarri Ikastetxeak. Egun osoko egitaraua antolatu da eta ekintza guztiak Ermuko plazan izango dira.

Hogeita hamar urteko ibilbideak, ikaskuntzek, adiskidetasunek eta elkarrekin bizitako uneek ospakizun berezia merezi dute. Horregatik, gure ikastetxeak bere 30. urteurrena ospatuko du urriaren 3an, Ermuko plazan, komunitate osoari zuzendutako egun berezi batekin.

Egun osorako egitaraua prestatu da, adin eta gustu guztietarako proposamenez betea: musika, txaranga, puzgarriak, tailerrak, bazkaria, disko-festa eta beste hainbat sorpresa izango dira egunaren protagonista.

Ospakizunaren helburua ez da urteurrena ospatzea soilik, baizik eta ikastetxearen historia osatzen duen komunitate osoa elkartzea. Horregatik, ikasle ohiak, egungo eta iraganeko familiak, etorkizuneko ikasleak eta herritar guztiak gonbidatuta daude egun berezi hori gurekin ospatzera.

Hogeita hamar urteko ibilbidea ospatzeko, beraz, eguna barrez, musikaz, oroitzapenez eta istorio berriz betetzea da antolatzaileen asmoa. Izan ere, hogeita hamar urte ez dira egunero betetzen.

Urriaren 3an, Orbe plazan elkar ikusiko dugu!