Gizartea emakumeek egiten dituzten zaintza lanei esker sostengatzen da, nahiz eta ikusezinak eta aitortza falta izan. Etxe kontutzat dugu, baina ardura guztiona da eta etorkizun jasangarria izateko funtsezkoa da kontzientzia, besteekiko enpatia eta erantzukizun partekatua. Ezagutza badago, baina gehiegizko ez-egina.
Ezinbestekoa da begirada zabal, inklusibo eta positiboago baterantz aurrera egitea. Asko oso bakarrik bizi dira beren urrezko kaiolan. Lehen genuen auzokideen arteko konplizitatera itzuli behar dugu, hobeto elkar zainduz. Bizikidetzan jarri behar da arreta, familia eta komunitate sareak indartu eta ingurunea irisgarria egin. Errealitate hau ikusita, geure burua zaindu dezagun, ariketa fisikoa eta bizitza sozial aktiboa mantenduz, autonomoak izaten jarraitzeko.