Badirudi adimen artifiziala eta sare sozialak gailentzen ari diren sasoi honetan zentzua galtzen hasiak garela. Hori horrela bada, erabil dezagun zentzua eta burua, eta ez fio izan parean/pantailan agertzen zaigun lehen berriaz. Aukeratu kalitatezkoak eta komunitatea sortzen duten komunikabideak: esku artean duzun hau, adibidez. Non topatuko duzu gure komunitatean egunerokoan interesekoak diren jakin beharreko guztiak helarazten dizkizun astekari gertukoagorik eta hobeagorik? Ibil gaitezen argi eta babestu euskal komunitatea handitzen duen komunikabidea.
Harrotu dezala BARRENAk gure barrena!