Eman didate bozgorailu bat, batzuentzat musika izan da, besteentzat zarata, gehienei ez zaie kaioen intziria baino gehiago axola izan, baina eskertu dute urruneko hodeien eta lurraren artean norbait egotea barrenak husten.
Hau izango da hemen irakurriko duzun nire azken zutabea, eta eskerrak ematea besterik ez zait geratzen. Poztu egiten nau jakiteak nire hitzak irakurri dituzunean zerbait sentiarazi dizudala. Izan zarete gutxi batzuek kalean topo egin dugunean nik idatzitakoa irakurri duzuela esan didazuenak, gustatu zaizuela edo zer pentsatu eman dizuela. Ondo. "Ze guapa zauden argazkixan" bati baino gehiagori ihes egiten saiatu naiz "irakurri dozu testua?" pentsatu dudan bitartean. "Oso guapa BARRENen"... "Bueno, ez dakit, ba", erantzun izan diet horrelakoei, azkenean.
Hemendik aurrera kalean ikusiko dugu elkar egunerokoan, eta, Onintza Enbeitak esan bezala, "nik ere milioika emakumek egiten dutena egiten jarraituko dut: ezin denean ahal dena, eta ahal denean dena".
Eskerrik asko eta ondo izan.