Iritzi artikulua

Presak ibaiaren etsai

Erabiltzailearen aurpegia Joxean Iñurrieta 2026ko uztailaren 21a

Malmeroneko presa.

Aldaketa klimatikoak hainbat arazo areagotzen duela bistan dago. Deba ibaiaren ur emaria gutxitu egiten da uda partean eta presen eraginez ur geldoek gero eta sail handiagoak hartzen dituzte.

Ibaia definizioz ur korrontea izanik, hori eteten duten erabilerarik gabeko presak ibaia larriki kaltetzen dute. Argazkietan ikus daiteken bezala eutrofizazio izenakin ezagutzen den prozesua sortzen da, alga bezalako begetazioa ibaiaren ondotik hasten da ur geldootan, oxigenoa urritu eta metanoa isuriz inguruko bizitza ia akabatzen du. Eltxuek ere ugaritu egin dira, hauengandik jaso ditzakegunak gaixoak besterik ez dira.
Hau ez da nahi dugun ibai “osasuntsua”, kutsatua baizik. A ze aldea dagoen San Prudentzion datorren Deba ibaiarekin, beste bat dirudi.
Plaza Zaharrean martxan doazen armailaren eraikuntza gauzatzen denean gaur egungo panorama tristeari begira jarriko gaitu, ordurako ez badugu Zubi Nagusitik edota Polikiroldegi ondoko pasealekutik erreparatu.
 
Aditu batek Plazentzian izan genuen herritarron parte hartze prozesuan esan bezala, ibaiarentzat presa bakoitza tronboaren antzekoa da.
Deba ibaiak zeharkatzen dituen beste herri guztietan txaloka jaso zuten Merlin Proiektua, non Europak ordainduko zuen beste sei presen eraisketa. Plazentzian informazio manipulatuaz baliatuz herritar batzuk konbentzitu zituen GDI taldeak eta Udaletxeko lehengo eta gaur egungo arduradunengan erabakiak hartzeko beldurra txertatu zuten. Ondorioz, datozen belaunaldiei pasatu diote hartu beharreko neurrion erabakia eta ordainketa.
 
Presak eraitsi behar ditugu, hurrengo ufalen kalteak handiegiak izan baino lehen.
 
2030 agenda sinatu duten alderdi politikoei koherentzia eskatzen diet.