Are gehiago, gizarte honek emakume kirolarien errendimendua, gaitasunak, jokoaren kalitatea... alderatzeko joera du, haien lorpenak gutxiesteko eta baliabideen banaketan dagoen desberdintasun historikoa mantentzeko helburuarekin.
Klubek eta markek ulertzen ez duten bitartean kirola sustatu behar dela emakumeek horretarako duten eskubide hutsagatik, norgehiagoka batek dituen ikusleei edo kirolari batek saltzen dituen kamiseta eta zapatila kopuruari erreparatzen jarraituko zaio, emakume horrek bere kirolera zenbat neska erakartzen dituen kontuan hartu beharrean.
Klub horiek ez dira arduratzen, hain zuzen, entrenamenduak eta jarduera fisikoa emakumezkoen ezaugarri indibidualetara nola egokitu ikertzeaz.