Maiatzaren 10ean amaitzen da Kolorez Blai udalekuetan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Berriketan 2024ko maiatzaren 6a

HH5etik LH6ra bitarteko haurrei zuzendutako udalekuak uztailaren 1etik 26ra bitartean egingo dira, bi txandatan banatuta. Izen-ematea ostiralean (maiatzak 10) amaituko da.

Udalekuetan izena emateko aukera dago oraindik ere. Bi bide daude horretarako: 

  • Internet bidez, HEMEN klikatuta.
  • Aurrez aurre, Zuhatza Euskara Elkartearen bulegoan: hilaren 6an, 7an, 8an eta 9an arratsaldez (15:30-18:00), eta maiatzaren 10ean goizez (09:30-12:00). 

Debako Udalak eta Zuhatza-Kolore Anitz Aisialdi Taldeak elkarlanean antolatutako Kolorez Blai euskal udaleku irekiak uztailaren 1etik 26ra bitartean egingo dira, bi txandatan banatuta: uztailaren 1etik 12ra izango da lehenengoa (HH5, LH1 eta LH2 mailetako haurrentzat), eta uztailaren 15etik 26ra bigarrena (LH3tik LH6ra bitarteko ikasleentzat).

Aisialdiko jarduerak astelehenetik ostiralera egingo dira, 09:30etik 13:00etara; uztailaren 25ean ez da udalekurik izango, eta hilaren 26an 09:30etik 16:30era artekoa izango da eskaintza. Edozein zalantza argitzeko edota informazio gehiagorako: 632 99 43 27.