Eguraldia, 'Frankenstein' eta taupada-markagailua

Erabiltzailearen aurpegia Maite Rodriguez 2026ko martxoaren 6a

Ba al zenekiten eguraldi eskasa, Frankenstein eta taupada-markagailua lotuta daudela?

Itzelezko erupzio bolkaniko batek udarik gabeko urtea eragin zuen 1816an. Garai gogorrak izan ziren. Uztek porrot egin ondoren, gosea, biolentzia eta izurriteak izan ziren ipar hemisferioan.

Urte berean, Mary Godwinek –ezkondutakoan Shelley bihurtu zena– Suitzan pasatu zuen uda lagunekin. Eguraldi petralak etxean denbora asko pasatzera behartu zituen. Beldurrezko istorioak asmatu zituzten, ez aspertzeko, eta Maryri gorpu zatiekin egindako munstroari buruzko istorioa bururatu zitzaion. Oporretatik bueltan, istorioan lan egiten jarraitu zuen eta 19 urte zituela publikatu zuen Frankenstein nobela Mary Shelleyk.

Ehun bat urte geroago, Minneapolisen Earl Bakken jaio zen. Frankenstein inspirazio zuela, taupada-markagailu bateriaduna asmatu zuen koskortu zenean. Milioika lagunen bizia salbatu du teknologia horrek ordutik.

Irlandan, 57 egun euritsu daramatzagu segidan hau idazten ari naizela. Aurtengo eguraldi petralak ere horrelako ondorioak izango al ditu?