Inguruko etsaiez defendatzen den demokrazia bat. Hezbollah iparraldean –eurek Libanon aurrera eramandako okupazioari aurre egiteko sortua–, palestinar erresistentzia –hein batean, aurrez eurek finantzatua palestinar mugimenduak zatitzeko–... Zer ote zen lehenago, arrautza ala honen ekinbide kriminalarekiko erresistentzia.
Onartu berri duten heriotza-zigor selektiboa, akusazio gabeko espetxeratze mugagabeak, tortura sistematikoa, biztanleria zibila zigortu eta sarraskitzeko doktrina militar planifikatua, ekipo negoziatzaile eta kargu politikoen aurkako erasoak, debekaturiko armamentuaren erabilera eremu jendetsuetan, organo-lapurretak, laguntza humanitarioa ukatzea, azpiegitura zibil kritikoen suntsiketa eta zerrendan kabitzen ez diren beste hainbat gerra-krimen.
Agian, demokrazia eredugarria izan daiteke euren etekinerako zona balkanizatu eta elkarren arteko gerran bizi diren estatu sektario ahuletan banatzeko helburu bera elkarbanatzen duten mendebaldeko herrialdeentzat. Ildo berean baitoaz azken urteotako Kubaren aurkako enbargoaren akututzea, Venezuelaren setioa eta gobernuburuaren bahiketa, narkoen aurkako gerra berriko exekuzio estrajudizialak, Al-Qaedaren oinordekoen erregimenaren inplantazioa Sirian… Democratic way of life!
Iran izan da demokrazia NATOzale eta sionistaren azken biktima. Negoziazio betean estatuburua erailaz abiaturiko gerra batean.
Guri, kalamidade hauen guztien aurrean mobilizatzea dagokigu. Belaunikatu ez eta borrokan diren horiei babesa eman eta elkartasuna antolatzea.
Gerra inperialistari ez!