Elkarlan aberasgarria izan dute Kukubikuren bueltan

Erabiltzailearen aurpegia Ubane Madera Zangitu

Zapatuan, pozik eta gustura bueltatu ziren Tolosatik Soraluzeko Musika Eskolako kideak. Arratsaldeko lehen ordutik izan ziren bertan, Bergarako, Arrasateko, Oñatiko, Hernaniko, Andoiango (bi abesbatza) eta Donostiako musika eskoletako beste hainbat ikaslerekin iluntzean eskaini beharreko kontzertua entseatzen. 20:00etan, berriz, taularatu zuten Kukubiku CD bilduman oinarritutako musika ikuskizuna.