bideo laburpena

Coliseoa goraino betea zegoela jo zuten musika eskolako gazteek Eibarko bandarekin

Erabiltzailearen aurpegia Egoitz Unamuno 2022ko martxoaren 29a

Domekan, Soraluzeko eta Eibarko musika eskolako dozena bat ikaslek Eibarko musika bandarekin jo zuten Coliseoan. Hainbat film ezagunen soinu bandak interpretatu zituzten: Oihaneko Liburua, Amerika Kapitaina, Star Wars... Antzokia goraino bete zen eta ikusleek gogotik txalotu zuten musikarien lan bikaina. Ikus laburpena bideoan.