Datorren astean, Santa Zezilia eguneko kalejira

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola 2022ko azaroaren 16a

Azaroaren 22an Santa Zezilia eguna da, musikarien eguna. Horren bueltan, ospakizuna egiten dute Soraluzeko Musika Eskolan, egunean bertan jai hartuz eta hurrengo egunean, Santa Zeziliaren omenezko kalejira eginez. 18:30an abiatuko da, Santa Ana kaletik eta erdigunean jardungo dute musikarien zaindariaren omenez kantuan 100 bat lagunek. Egunotan, buru-belarri ari dira entsegutan.