Biolontxelo audizioa giro ederrean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola 2023ko urtarrilaren 30a

Barikuan, Biolontxelo ikasleek audizioa egin zuten Gaztetxean, Soraluzeko Musika Eskolako Quico Pugés biolontxelo irakasleak gidatuta. Formatu txikian, elkarri lagunduta eman zuten kontzertua, Gaztetxean elkartu ziren senideen eta lagunen aurrean. Giro ederrean, gustura entzun zuten eskainitakoa bertaratutakoek.