Kontzertu atsegina eskaini zuten Legazpiko banda txikiak eta Soraluzeko Musika Eskolak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola 2023ko martxoaren 20a

Barikuan, Legazpiko banda txikiak kontzertua eskaini zuen Herriko Antzokian, pelikuletako eta bestelako kanta ezagunak interpretatuz; hain zuzen, banda modura Disneyland-en egon berritan, han taularatutako piezetako batzuk eskaini zituzten Soraluzen. Gainera, kontzertuko azken bi piezetan, Soraluzeko Musika Eskolako Musika hizkuntza eta Musika kantuz-eko ikasleek ere parte hartu zuten, gorputz perkusioa baliatuz.