Gitarra eta baxu-jole ikasleen erakustaldia

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola 2023ko apirilaren 4a

Soraluzeko Musika Eskolan egindako gitarra eta baxu elektrikoko audizioek argi erakutsi zuten instrumentu horietan ez dela faltako belaunaldi berririk etorkizunean. Dozena erditik gora ikaslek eskaini zituzten audizioak eta bi instrumentuotan ikasle gehiago ere ari dira herriko musika eskolan ikasten.