Konboen kontzertua bihar, gaztetxean, gonbidatu bizkaitarrekin

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola 2023ko ekainaren 15a

Bihar, barikua, Soraluzeko Musika Eskolako konboek kontzertua eskainiko dute gaztetxean. 

Urtean zehar ikasitakoa taularatzeaz gain, gonbidatu bereziak izango dituzte: haiekin batera, Berriatua eta Bermeoko taldeak arituko dira, 19:00etan hasita, bariku iluntzea rock doinuekin girotzeko asmoz.

Bideoan, Konbo Itxaropenak iazko kontzertuan egindako "Do You Remember Rock 'n' Roll Radio?" kantaren bertsioa entzungai.