Plazentziatarrak Tolosa-Ibarrako MUSIKALDIAn

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola 2024ko maiatzaren 27a

Plazentziatarrak Musikaldian.

Zapatuan, Soraluzeko Musika Eskolako Trikitixa eta Pandero eta Itxaropena Konboak parte hartu zuten Musikaldian.

Joan den zapatuan, Musikaldia ospatu zen Tolosa- Ibarran, Euskal Herriko Musika Eskolen festa eta 2.000 ikasletik gora batu ginen bertan. Hainbat gune eta eszenatokitan banatuta, goiz osoko musika festa izan genuen eta ederki pasatu genuen bertaratu ginen ikasle eta irakasleok!