Larunbatean, Maiatzak 17, Bermeoko "Arrain Azoka"n egon ziren ikasle batzuk egunpasa!

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola 2025eko maiatzaren 21a

Trikitixako 2 ikasle eta Panderoko beste bat egon ziren bertakoekin jotzen.

Egunpasa ederra egin zuten Itziar Burunzaren ikasleek Bermeon joan den larunbatean , Maiatzak 17an. Itziarrek Bermeon ere ematen ditu Trikitixa eta Panderoko klaseak, eta bertako ikasleekin batera jotzera gonbidatu zituen Soraluzekoak. Egunpasa bikaina pasa omen zuten giro paregabean!