Abestiak, kalejirak, fandangoak... jo zituzten txistuko ikasleek gaur zortzi egindako entzunaldian

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola 2025eko maiatzaren 21a

Joan den maiatzaren 14an txistuko ikasleek entzunaldia eskaini zuten Soraluzeko Musika Eskolan. Gainera, aukera izsn genuen txistua beste instrumentu batzuekin entzuteko.

Ander Epelderekin jotako AUPA GUZONAK abestian, Juan Fernandez Soinu Haundiarekin animatu zen. Eta Juanek berak LA PALOMA habanera ospetsua jo zuen Domentxek gitarraz lagundurik.
Ivan Caballerok Orhiko Txoria jo zuen. Eneko Zubiaurrek, Katagorria eta Pintto pintto, eta Eneko Alvarezek, berriz, ANA MARI bariaziodun Fandango zaila.
Bukatzeko, denek batera, lalejira bat eta AGUR JAUNAK jo zuten, atabal, silbote eta guzti.