Debagoieneko Trikitixa Egunean izan dira trikitixa eta panderoko ikasleak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola 2025eko maiatzaren 24a

Gaur, maiatzak 24, larunbata, gure ikasle eta irakasleak egunpasa ederra egin dute Aretxabaletan egin den Trikitixa Egunean.  

Itziar Burunzaren ikasleak gaurkoan Aretxabaletara joan dira Debagoieneko Trikitixa Egunera. Eguraldi bikaina izan dute LEIZARRA Musika eta Dantza eskolak antolatutako topaketan. Askotan bezala, Itziarren Bermeoko ikasleekin elkarbanatu dute eguna. Denera 24 musikari izan dira, talde giro aparta sortuz. Bejondeizuela!