Irailaren 8an hasiko dira eskolak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola 2025eko irailaren 5a

Martxan da ikasturte berria Soraluzeko Musika Eskolan!

Astelehenean hasiko du bere ohiko jarduna Musika Eskolak. Oraindik geratzen dira plazak instrumentu batzutan!  Animatu!!

Gogoratu Musika Eskola ez dela bakarrik "umeentzat!"

Nagusientzat aukera paregabea da, astean ordu erdiz, instrumentu bat ikasten joateko, norbera bere martxan, Atzamarrak, begiak, arnasketa, koordinazioa, garunaren hemisferioak aktibatzea, eta gainera alde emozionala! Musikak bizitza ematen du!!