Gabonetako kontzertua abenduaren 17an

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola

Abenduaren 17an, asteazkenean, Soraluzeko Musika Eskolak kontzertua eskainiko du Antzokian, 18:30ean.

Urtero legez, Soraluzeko Musika Eskolak kontzertua eskainiko du Gabonetako oporren aurretik. Talde ezagunek joko dute baina aurtengo berrikuntza izango da FANFARRE eta BANDA GAZTE talde berrien lehenengo parte hartzea izango dela!

Urte askotan Soraluzeko kaleak alaituko dituzten musikari gazteen prestaketa taldeak izango dira. Horrez gain, otarra zozkatuko dugu.