Gabon kantak nsgusien egoitzan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola 2025eko abenduaren 18a

Musika Eskolako irakasleek urteroko bisita egin zuten Mesedeetako Amaren egoitzara.

Ohiturari jarraituz, Gabon Kontzertuko egunean, bisita berezia egiten dugu Musika Eskolako irakasleok. Ahal dugunok behintzat, Gabon Kantak abestera joan ohi gara. Perkusio txikiko instrumentuak eramaten ditugu eta egoiliarrekin batera euskeraz zein erderaz, gabon kanten erritmora saio eder bat egiten dugu. Eskerrikasko Egoitzako langileei "piskokabis" txikiagatik! Eta Ande Ande la Marimorena edo Olentzero eta Gabon Gaboneterekin pandero eta txintxarriak ederki astindu zituzteneri! Datorren urterarte!