Eskolako gitarra elektriko, baxu elektriko eta bateriako ikasleek, entzunaldi gisa antolatu zuten kontzertua, haien artean Konbo ezberdinak osatuz. Abestera ere animatu ziren zenbait. Guraso musikari batzuen laguntza ere izan genuen. Eskolako beste 2 taldek ere parte hartu zuten. Eta bukatzeko, ikasle ohiek osatutako konbo bereziek itxi zuen kontzertua. Gaztetxean egiteak badauka bere xarma. Gainera ikasbidaikoek barra zabaldu zuten!
Eskerrikasko emanaldia posible egin zenuten guztioi!