MUSIKALDIA Legazpin joan den larunbat goizez

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola 2026ko maiatzaren 29a

Euskal Herriko Musika Eskolen jaia Maiatzak 23an

DOINUA MUSIKA ESKOLAK antolaturik, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen jaia ospatu zen joan den Larunbatean. Soraluzetik, Banda Gazte eta LEIA taldea joan ziren. Bandakoek Aretxabaletako Banda gaztearekin batera jo zuten. Irakasle berbera daukate eta ez da lehenengo aldia batera jotzen dutena. SORARE izena hartu du taldeak, Sora eta Are batuz. Baina aurrerantzean Oñatiko ikasle batzuk ere batuko zaizkienez, SOÑARE izena hartuko du. Bizipen politak izango dituztelakoan etorkizunean. LEIA Taldea aldiz, errefortzuekin etorri zen, Baterian Aetz, Gitarran Eki, eta Baxuan Ibai. Legazpin kontzertuak jo eta gero Elkarte baten bazkari ederra eginda bueltatu ziren etxera! Zorionak danori!