Konboen Topaketa ostiralean Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola 2026ko ekainaren 9a

Ekainaren 12an, 19:00etan, Berritxu, Bermeo, Ondarru eta Soraluzeko konboak.

Aurreko urteetako ohiturari jarraituz, Konboen topaketa antolatu dugu ostiralerako. Bizkai aldeko musika eskola batzutako Taldeak ITXAROPENA konboarekin daukaten laguntasuna berresteko Gaztetxean urtero egiten zen kontzertuari jarraipena ematea erabaki da aurten. Ondarruko Mikel Arakistain maisuaren bitartez egiten zen kontzertua eta aurten ere egitea erabaki da. Horrelako Konboentzat, Gaztetxe mitiko baten kontzertua lagunartean egitea izugarrizko poza da. Astero entsaiatzeari zentzua ematen dion topaketa. 19:00etan izango da eta barra zabalik egongo da Ikasbidaikoen eskutik.