Larunbatean Ezoziko Erromerian egon giñen Fanfarre eta TrikiFolk taldekoak, Bailarako Arrabitariak eta Diadar herriko txistulari taldearekin batera! Ederra izan zen! Bero egin arren, Goizetik ekin genion entsegueri, eta umore onean heldu giñen eguerdira. Mokadutxo bat jan ondoren, Dantza saioari ekin genion. Plaza dantza asko, tartean berezi batzuk. URRATS Dantza taldeak antolatutako ikastaroan parte hartzen duten dantzari batzuk, Banakua, Txankarrankua eta Domingillua egitera animatu ziren. Ea ba hurrengo urtean errepikatzen dugun! argazki gehiago soraluzemusika.eus-eko BLOG-ean.