Frontoian egin genuen asteazkenean kurtsoko azken kontzertua. Bertan era askotariko musikak entzun ahal izan ziren. Formatuak eta adinak ere oso ezberdinak izan ziren. Eskolaren argazki polita erakustea lortu genuen. Eta dena gure ikasleei esker! Jubilatuak, afizioz dabiltzan helduak, taldean batzen diren gazteak, eta noski gure txikienak, musikaren oinarriak dantzan eta abesten ikasten ari direnak. Beraiekin egin genuen aurtengo IPUIN MUSIKATUAren azken abestua, Janus Lesterren DAP DAP. Txoria txori, Aralarko Dama, Kantauri, Un ultimo baile bajo el aguacero, Die with a smile, Angels,... gaur eguneko abestiak gehienak. Horrek daukan zailtasunarekin! Eta pianoa ere izan zen protagonistan orain diploma lortu duen Lidek jo zuen, eta bestalde, Unibertsitatera doalako uzten gaituen Malen. Instrumentuaren aukerak erakutsiz. Eskerrikasko danori, eta IRAILEAN gehiago! Ondo pasau oporrak! argazki gehiago soraluzemusika.eus atarian