San Martzialeko jaietan egon ziren FANFARREko ikasle batzuk

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola

Irailak 5ean, eguerdiko Dantza Plazan parte hartu zuten

FANFARREko ikasle batzuk animatu ziren San Martialeko jaietan egin zen Dantza Plazan jotzera. Ezoziko Erromerixan egin zuten moduan, DIADAR Txistulariak eta Bailarako Arrabitajoleekin batera, Musika Eskolako ikasle batzuk FANFARREn ikasitako dantza batzuk jo zituzten. Goiz polita pasa genuen, Salda edan, ensaioa egin ermittan, eta gero dantzaldia. Nahi izan zutenak bazkaltzera ere geratu ziren. Ohiko zita bihurtzeko gogoz geratu ziren. argazki gehiago web orriko notizian https://soraluzemusika.eus/blog-a/