Kontsumoa berraldatu nahi zuen ideia interes handiko merkatu bilakatu da. Gauza zaharrak zein momentuan interes asko dutenak oso garesti saltzen hasi dira. Bigarren eskuko aplikazio bat da, eta badaude, adibidez, liburu-denda batean baino garestiago salgai dauden liburuak, haiek berriak izanik.
Ulertzekoa da diru pixka bat lortzea ahalbidetzeak etekina igotzeko gogoa ematea, baina ahaztu egiten zaigu erabilita dauden objektuak direla, dituzten akatsekin. Ezin dira momentuan erositakoa baino bizpahiru aldiz garestiago saldu. Bai aplikazio horretan bai bigarren eskuko dendetan indarra hartu duten arropak zein objektuak horiek izateak erabat alde batera uzten du oinarrian dagoen berrerabiltzeko helburua.
Kontsumitzeko beste era bat aurkitu da eta merkatuak berea egitea lortu du, berriz ere hain aberatsak ez garenon kontra. Baina gu ere sartu gara jolas horretan, orain guk jarri baititzakegu prezioak. Gogoratu gure gauza erabiliek ez dutela, gehienetan, horrenbeste balio.