Pistolak herrian

Erabiltzailearen aurpegia Nahia Eguskizaga 2026ko ekainaren 13a

2024ko martxoaren 5etik suzko armen araudi berria dago indarrean: 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietako udaltzainek pistola erabili behar dute. Legeak dio alkateek erabaki ahal izango dutela zer zerbitzu emango den armarik gabe: bulego-lanak, irakaskuntza-funtzioak, protokolo-ekitaldietara joatea eta antzeko beste batzuk, adibidez, "betiere, funtzionarioen edo hirugarrenen bizitzarako edo osotasun fisikorako arrazoizko arrisku larririk ez badago". 

Gure herriko udaltzainen bizitza arriskuan al dago? Badirudi baietz. Orain, pistola daramate. Premiarik badago? Zein mezu transmititzen zaie herritarrei? Nola hurbildu behar dut arma bat daukan udaltzain batengana? Udaltzainak errespetagarriagoak al dira horrela, hurbilagoak? Hobeto lagunduko al diete herritarrei? Seguruago al gaude horrela? Zein formazio jaso dute udaltzainek suzko arma bat eramateko? Mehatxu al gara? Armen presentzia normalizatu egin behar al dugu herrian?