Baina etsipenak ondorioak ditu. Bakoitza bere arazoetara mugatzea, isilik geratzea edo gertatzen dena onartzea ez da jarrera neutroa. Etorkizuna beste batzuek erabakitzen duten bitartean, guk ere badugu zer erabaki: antolatuko garen, elkarrekin pentsatuko dugun edota bestelako bizimodu baten alde borrokatuko garen ala ez.
Horregatik behar ditugu elkartzeko eta eztabaidatzeko espazioak: bakarka erantzutea gero eta zailagoa delako. Horretara dator urriaren 9tik 12ra Elizondon ospatuko den Gazte Topagune Sozialista: gazteon artean pentsatzeko, eztabaidatzeko, antolatzeko eta indarrak batzeko.
Erabakitzeko unea da: dagoena onartu ala borrokara batu!