Eskolen Txokoa

San Martin Azokarako prestatzen ari dira San Lorenzoko ikasleak

Erabiltzailearen aurpegia San Lorenzo Ikastetxea

Txorimaloarekin, eskolako baratzeko barazkiak ureztatzen.

Beste urte batez, salmenta-postua jarriko du San Martin Egunean San Lorenzo ikastetxeak. Ikasleek prestakuntza hasi dute, eta eskolako baratzeko produktuak eskainiko dituzte azokan.

Gurasoen laguntzarekin, ikasleek kalabazak, letxugak, errefautxoak (rabanitoak) eta beste hainbat produktu landatu, ureztatu eta zaindu dituzte. Pixkanaka uzta jasotzen ari direnez, azokan fresko-fresko erosteko aukera egongo da. 

San Lorenzoko ikasleek herritar guztiak gonbidatu dituzte postura joatera eta euren produktuak eskuratzera.