Eskolen Txokoa

Nagusien egoitzarekin elkarlanean

Erabiltzailearen aurpegia San Lorenzo Ikastetxea

Abeletxeko egoitza parean.

Seigarren mailako ikasleek Ermuko nagusien egoitzako proiektu bat gauzatuko dute ikasturte honetan.

Astean behin, San Lorenzoko ikasleak Abeletxeko egoitzara eta eguneko zentrora joango dira eta adineko pertsonekin jarduera ugari egingo dituzte: esperientzia eta istorioak trukatu, eskulanak egin, adinekoen garaiko jolasak eta gaur egungoak praktikatu, mahai-jokoetan lehiatu…

Dagoeneko lehen saioak egin dituzte. Ikasleek nagusien konpainiaz gozatzen dute, eta gogo biziz joaten dira haiek bisitatzera. Nagusiek, berriz, "indarberrituta eta aktiboago" sentitzen direla adierazten dute.