Eskolen Txokoa

San Lorenzoko ikasleak 'Ni zu bezala' programan

Erabiltzailearen aurpegia San Lorenzo Ikastetxea

Eibarko Gureak-en instalazioetan.

Atzegi eta Gureak erakundeekin batera, NIZU= programarekin bat egin eta inklusioa bultzatzen duen jarduera burutu dute San Lorenzoko ikasleek. 11-12 urteko ikasleei zuzendutako sentsibilizazio ekimena da, ezgaitasun intelektuala duten pertsonen errealitatea hurbiltzeko helburua duena.

San Lorenzoko ikasleak Eibarko Gureak langunea bisitatzen egon dira. Bertan, pertsonen aniztasuna gertutik ezagutu, galderak egin eta egiten duten lana ikusteko aukera izan dute. Gainera, saioan zehar hainbat dinamika egin izan dira ni zu bezalakoa naiz ideia garatzeko eta denak berdinak garela ohartzeko.