Aurten ere, familiek, ikasleek, irakasleek eta, bereziki, San Pelayo Ikastetxeko guraso elkarteak indarrak batu dituzte jostailuak, mozorroak eta bestelako gauzak biltzeko. Urtez urte azoka osatuz doa, askoren lanari eta laguntzen jarraitzeko ilusioari esker.
Ekimen hau esklerosi anizkoitza ezagutarazteko sortu zen, gure hezkuntza komunitatean eta herrian ere badirelako gaixotasun hori pairatzen duten pertsonak. Gertutasun horrek bultzatu gintuen ikerketan laguntzera eta gaixotasunarekin bizi direnei gure babesa adieraztera.
Antolatzaileok bihotzez eskertu nahi dugu jasotako ekarpen guztiak. Eskerrik asko gauzak dohaintzan eman dituzuenoi, baita zuen aisialdiko tarte bat hartu eta azokan saltzeko gauza berriak egin dituzuenoi ere. Zuen ideia eta ahaleginei esker egiten du aurrera azokak.
Eskerrik asko Kostura y Sonríe-ri, Taller de costura MIKA-ri, Disfruta cada puntada AC-ri, Creaciones de ganchillo HADA-ri, Ermua-Mallabiako LHko taldeari, txikienen aurpegiak margotzen lagundu baitute; zeramika eta egur-taila tailerreko kideei, baita topaketa hau aurrera ateratzeko beren lana eta gogos eskaintzen dituzten guztiei ere.
Azaroaren 7an, larunbata, 12:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara izango gara Ermuko merkatu plazan; azaroaren 8an, igandea, berriz, 11:00etatik 14:30era.
Zatozte azokara eta parte hartu: jostailuak, mozorroak eta eskulanak erosiz, zozketetarako txartelak hartuz edota saski solidarioen ekimenarekin bat eginez. Larunbatean zein igandean saskiak zozkatuko ditugu; bi egunetan izango dugu, beraz, gure ekarpena egiteko aukera. Eskerrik asko hor egoteagatik, laguntzeagatik eta azoka hau zeuena egiteagatik.
Etorri eta jarrai dezagun elkar laguntzen!